"Interneten terrorismoa goratzea" leporatzen diete atxilotuei. Asier Gartziandiarena Arbizun atzeman dutela jakinarazi du Ahotsa.info agerkari digitalak. Lekukoek, Guardia Zibilak Gartziandia lurrera botatzen ikusi dutela azaldu dute eta ondoren, beraiekin eraman dutela.
Berria.infok dioenaren arabera, arratsaldeko lehen orduetan Ormaiztegiko alkateak baieztatu du, Gipuzkoako herri horretan Karmele Dorronsoro atxilotu dutela.
Bestalde, Zuriñe Peral Gernikan atxilotu dute Guardia Zibilek goizean. Gertuko iturriek jakinarazi dugutenez, Ibon Altuna izango omen da bere abokatua eta arratsaldean, La Salbeko kuartelean deklaratzea espero dute.
Efe agentziak gehitu du, hogei lagun baino gehiago atxilotu dituela Guardia Zibilak gaur goizean guztira, Interneten terrorismoa goratu dutelakoan. Goizean zehar zabaldu dira atxiloketa horietako zenbait, baina Efe albiste agentziak zabaldu berri du hogei baino gehiago direla. Hego Euskal Herrian, Espainian, Galizian eta Katalunian burutu omen dituzte atxiloketak.Azken ordukoaren arabera, Efe albiste agentziak zehaztu du bihar arte luzatu daitekeela polizia operazioa, eta atxilotu kopuru hori "aurreikusi" dutela.