`Araña´ operazioa delakoaren baitan, 21 pertsona atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Euskal Herrian, Asturiaren, Galizian eta Bartzelonan. Ustez, Twitter eta Facebook sare sozialen bidez "ETAren terrorismoa goratzeagatik" atzeman dituzte eta apurka-apurka, aske uzten ari dira. Berria.inforen arabera, "Guardia Zibilak itxitzat eman du operazioa, atxiloketa gehiago baztertzen ez dituen arren".
Barne Ministroak atzo arratsaldean ohar baten bidez azaldu zuen, atxilotuetako bi adin txikikoak direla eta guztiei, sakeleko telefonoak eta bestelako gailuak kendu zizkietela ikerketa aurrera eramateko.
Guztira 15 izan dira Euskal Herrian jazotako atxiloketak eta euren artean dago Zuri Peral Uribarriko auzokidearen kasua. Naiz.infok jakitera eman duenez, Peral aske utzi zuten atzoko gauerdia baino lehen. Atxilotu eta gero La Salbeko koartelera eraman zuten eta bertan deklaratu ondoren, etxera bueltatu zen.