Uribarri eta Matikoko jaietako aurrerapena

uriola.eus 2014ko ira. 8a, 10:46

Arabellan, Solokoetxen eta Zorrotzan bezala, Uribarri-Matikon ere prest dituzte auzoko jaiak. Irailaren 26an hasiko dira.

Aldapan Gora koordinakundeak aurreratu ditu Matiko-Uribarriko aurtengo jaietako egitarauko zenbait ekitaldi. Besteak beste, musika kontzertuen kartela. Gabezin, Ultraligeros, Canteca de Macao, Patrol Destroyers, McOmak, Esne Beltzak eta Garilak 26 dira Uribarriko eskolen landako eszenatokia zapalduko duten taldeak.

 

Aldapan Gora

 

[2014/09/03] Solokoetxe ere jaietarako prest

[2014/09/01] Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin