Irteera Irfernuetara!

uriola.eus 2014ko ira. 8a, 17:11

Datorren irailaren 13 eta 14an Pirinioetara joango gara. Ezin duzu galdu!


Panticosa aldera joango gara, Bachimañako Ibonetara, hain zuzen. Bertako aterpe handian larunbateko gaua pasatuko dugu eta igandean mendi-igoeraren bat egingo dugu. Ez al zara animatuko?

Eskarmentua duten mendizaleekin Picos de los Infiernosera igoko gara eta gainerakoekin Tebarrai mendira. Beraz, ez daukazu aitzakiarik, mendizale guztientzako moduko irteera da!

Animatu eta izena eman e-mailez (gailurra.mt@gmail.com), telefonoz edo ostegunean 20:00etatik aurrera lokalera etorrita.

 

Gailurra Uribarriko Mendi Taldea