Barruti honetan ere, EAJk, PPk, PSEk eta EH Bilduk beheranzko joera izan dute, hala ere, aipatzekoa da EH Bilduk gora egin duela Castaños eta Lorurin. Bestalde, Udalberri eta Ganemosek boto asko irabazi dituzte, besteen beherakada agerian utzita eta Ciudadanosen agerpenak PPri egin dio kalte gehien bigarren postutik laugarrenera pasatuz.
* EH Bilduk helarazitako datuak, Bilboko hautes-mahaietan jasotako akten araberakoak, eta Espainiako gobernuak argitaratutako datuekin alderatutakoak.