Auzoko jaietako azken hiru egunak heldu dira. Gaur gauean Akatz talde Bilbotarra egongo da txosnaguneko eszenatokian. Haiekin bat Kokein eta The Bilbobillies egongo dira, musikaz beteriko gau eder bat prestatzeko gogoekin.
Bihar goizean, berriz, gastronomikoaren ordua izango da. Patata tortilla eta paellen unea helduko da. Euriak zapuzten ez badu, partaide ugari espero dira Uribarriko kanpako lehiaketan parte hartzeko. Horren ostean umeek ederto pasa dezakete apar festan.
Gaualdean erromeria izango da protagonista. Akerbeltz taldearen kontzertua egongo, giro alaian azkenengo gauaz gozatzeko. Igandean bukatuko baitdira auzoko jaiak.