Eskarmentuzko eskalatzaileak kontari

bertonaldizkaria 2017ko aza. 10a, 07:00
Silvia Vidal eskalatzailea

Gailurra Mendi Taldeak jardunaldiak antolatu ditu, "taldeko bazkideen lanari esker", Bidaberrieta Liburutegian. "Oraingo honetan ere", eskarmentuzko eskalatzaileen igoerak izango dira protagonista. Pou anaien abenturak entzun ostean, gaur, Silvia Vidal eskalatzailearen txanda izango da. 

Silvia Vidal eskalatzaile katalandarrak bakarkako igoeratan egindako eskalada zailen pasadizo harrigarriak kontatuko ditu gaur, azaroak 10. Berea kirol arloko balentria da, baita arlo pertsonaleko motibaziozko kontua ere. Alaskako bailara urrun batean bide bat ireki du, bakarrik, kanpoko laguntzarik gabe, irratirik eta telefonorik gabe; gaur egun ezohiko konpromiso eta estiloan.

Saioa Bidebarrietako liburutegian izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera librea da eserlekuak bete arte.

Pou anaiak

Azaroaren 8an Eneko eta Iker Pou entzuteko aukera izan zen Bidebarrietan. Kanadako Baffin irlan egindako eskaladen inguruko bizipenak kontatu zituzten eskalatzaileek. Artikoan irekitako biderik zailena librean errepikatu dute, bi hilabetez esploratzen eta eskalatzen egon eta gero.

gailurra.org