Erantzukizuna publikoa izan arren, zerbitzu gehienak pribatizatuta edo azpikontratatuta daudela salatzen du LABek: “enpresen onura ekonomikoak onura asistentzialei gailentzen zaizkie, kasu askotan zerbitzu eskasak eskainiz, zaintza duina ezin bermatuz eta are gutxiago egoerei egokitutako zerbitzu bat”.
Hori dela eta, osteguneko greba zaintza-funtzioa aitortzeko borroka kolektiboan eta kalitatezko zaintzak jasotzeko eskubidean “inflexio-puntu bat gehiago” izan behar duela adierazi du sindikatuak.
Manifestaziora joateko zutabe bat abiatuko da Pio X plazatik goizeko 10:30ean.