Eztabaidagai diren lokalak Amenabar Etxegintza Bizkaia SL eraikuntza-enpresak Bilboko Udalari lagatako etxabeak dira, eta udal-ekipamendurako erabili behar dira. Horregatik, alderdi politikoak Uribarrin herritarren kontsulta prozesu bat ahalik eta azkarren garatzea proposatu du, lokalen erabilera modu parte-hartzailean erabaki ahal izateko.
Udal taldeko bozeramaile den Ana Viñalsen ustez, “Uribarri auzoan, asko dira bertako bizilagunek dituzten beharrak. Adineko pertsonak elkartzeko gune bat, liburutegi berri bat eta ikasketa gelak eskatzen dituzte”; hain zuzen ere, honen arira, alderdiak gobernagarritasun demokratikoa defendatzen duela aldarrikatu du.
Era horretan, datorren osoko bilkuran, koalizioak udal gobernuari eskatuko dio Gure Etxea Auzo Elkartearekin eta gainerako auzo kolektiboekin kontsulta herritar bat egin dezala, lokalen helmuga zein izango den elkarrekin erabakitzeko.