Auzotar ugari bertaratu ziren auzo etxera eta proposamen bakoitzaren aldeko eta kontrakoak aipatu zituzten. Ikuspuntu eta iritzi asko konpartitu ziren bileran eta azkenik, Feriala estaltzeko udal proposamena baztertu eta horren ordez frontoia estaltzearen alde agertu ziren auzotarrak. Hori da Udalari luzatuko dioten eskaria.
Asanbladako partaideen gehiengoaren iritziz, "auzoak inoiz ez du Feriala estaltzeko eskatu". Bai, ordea, frontoia estaltzeko. "Urte asko" daramatza eskari hori eginez: "Udalak hainbat aldiz onartu du frontoiaren proiektua, baina ez du emaniko hitza bete". Euritik babesteko "aukera hobea" da auzotarrentzat frontoia estaltzea, harmailengatik: "Formatu ertain eta handiko ekintzak antolatzeko aukera bakarra da" Zorrotzan.
[2014/11/03] Estalitako gune berriak Azoka parkean