Suitzarrak astebetez izango dira Bizkaian lurraldeko talde ezberdinekin eta Getxoko errendimentu altuko zentroan entrenatuko dira. Honez gain, Suitzako taldeak gure herria, gure kultura eta gure ohiturak sakon ezagutzeko denbora ere izango du.
Larunbatean, apirilak 11, goizeko 10:30etan izango da hitzordurik garrantzitsuena. Izan ere, Mosnang talde suitzarreko zenbait tiratzailek eta Euskal talde desberdinetako beste tiratzaile batzuek beraien indarrak neurtuko dituzte Zorrotzako polikiroldegiko atletismo pistako belarrean. Hurrengo hauek izango dira Nazioarteko Sokatira Tiraldi honetan parte hartuko duten taldeak, 11 guztira:
• Mosnang (Suitza, 4 talde), jubenil bat, sub-23 eta 2 talde nagusi
• Mutriku (Gipuzkoa-EUS, talde bakarra)
• Gaztedi (Laukiz-Bizkaia-EUS, hiru talde)
• Getxo (Bizkaia-EUS, talde bakarra)
• Goierri (Erandio-Bizkaia-EUS, bi talde)
Gogoratu beharra dago ere, pasa den martxoaren 13an, Bilbon bertan, Kasillako pabilioian beste nazioarteko sokatira txapelketa bat ere ospatu zela.
Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako finalak
Ekainean eta uztailean, beste behin Zorrotzako instalazioetan, lurreko modalitateko Euskadiko Sokatira Txapelketako finalak jokatuko dira.
Datorren ekainaren 21ean, lur gaineko 640kg-ko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala ospatuko da. Tirada, goizeko 11:00etan hasiko da. Bestalde, uztailaren 31an, Zorrotzan bertan, lurreko modalitateko 580kg-ko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala ere jokatuko da. Kasu honetan, arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera norgehiagokari.