Gauzak horrela, 32 nazionalitateko 450 atleta baino gehiago elkartuko dira larunbatean Zorrotzako atletismo pistan. Guztien artean, nabarmentzekoa da hegoafrikatik datorren ordezkaritza. Justine Palframan abiadura-lasterkaria eta 800 eta 1.500 metroko probetarako Rynhardt Van Rensburg eta Dumisane Hlaselo bezalako korrikalariak izango dira. Atleta hauen helburua, beraien markak hobetzea izango da, abuztuaren 22tik 30era Pekinen ospatuko den munduko txapelketara begira. Honez gain, baliagarria izango zaie 2016an Rio de Janeiron ospatuko den txapelketa olinpikoa prestatzeko.
Gizonezkoen parte hartzeari dagokionez, hurrengo atleta hauek nabarmendu daitezke:
Jauzilariak
Marian Oprea (ROM)
Ernesto Reve (CUB)
Abiadura-lasterkariak
Josh Swaray (GBR)
Roberto Skyers (CUB)
Joren Tromp (NED)
Pako Seribe (BOT)
Prezel Hardy (USA)
Iraupen-erdiko lasterkaria
Artur Kuciapski (POL)
Augustine Choge (KEN)
Abderrahamane Anou (ALG)
Dumisane Hlaselo (RSA)
Brad Mathas (NZL)
Rynhardt Van Rensburg (RSA)
Emazkumezkoei dagokionez bestalde, hurrengo atleta hauen parte hartzea azpimarratuko genuke:
Justine Palframan (RSA )
Rose Mary Almanza (CUB)
Agnes Chesang (KEN)
Yaime Perez (CUB)
Yamile Aldama (GBR)
Programa, proba atletikoz gainezka
Bilbo Hiria Nazioarteko Atletismo Topaketa, 2004.urtetik Europe Athletisme Promotion (EAP) egutegiaren barruan kokatzen den proba da eta aurten bere 15.edizioa ospatuko du. Antolatzaileek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, proba desberdinez osatutako programa betea diseinatu dute, emakumezko zein gizonezko atletentzako lasterketak, jauziak eta jaurtiketak egongo dira besteak beste. Proba absolutuak hasi aurretik, lokal, paralinpiko eta eskola mailako bestelako txapelketak ere izango dira.
Gizonezkoen 100 metroko finalaurrekoekin eta emakumezkoen xabalina-jaurtiketarekin hasiko da programa. Proben programa, internet bidez ere jarraitu ahal izango da eta 200 metroko probaren finalarekin emango zaio amaiera. Kirol jardualdian zehar, 13.000 euro inguru banatuko dira esku-dirutan.
Antolaketen podiumean
Antolaketen ranking-ari begira, Bilbo Hiria Nazioarteko Atletismo Topaketa, 2014.urtean bi aldiz izan da hirugarren postuan. EAP zirkuitu europarraren kasuan, Genevako mitin suitzar potentearen ostean eta Nivelles-eko mitin belgikarraren ondoren, azken hau puntu gutxi batzuetara izanik gainera. Espaniako Atletismoko Erreal Federazioaren balorazioari dagokionez, Bilboko Topaketa hirugarren postua eskuratu zuen, Madril eta Huelvako antolaketen atzetik.
Bilbao Atletismo Santutxu taldeak, Bilbo Hiria Nazioarteko Atletismo Topaketaren sustatzaileak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 2007.urtean EAPren kongresua jaso zuen eta 2012.urtean, gizon zein emakumezkoentzako 10.000 metroko Europako Kopa, non Espainiako zein Britainia Handiko taldeek emaitza ezinhobeak lortu zituzten.