Bilboko Nazioarteko XVI. Atletismo topaketa ospatuko da larunbatean Zorrotzan

uriola.eus 2016ko eka. 22a, 11:10

Udalak, Bilbao Atletismo Santutxu klubarekin batera antolatuta, datorren larunbatean, ekainak 25, 17:00etan hasita, Zorrotzako udal pistan, Bilboko Nazioarteko XVI. Atletismo Topaketa izango da.

Ekitaldi hau lehenengo aldiz egongo da European Athletics Association (EAA) elkartearen egutegian jasota. Atletismoaren espezialitate ugariko 20 proba inguru egongo dira; hala nola, lasterketak, jauziak eta jaurtiketak. Bost kontinenteetako berrogeita bi herrialdetako ia 500 atletak parte hartuko dute. Besteak beste, Espainiako  txapelduna den Sebastian Martos, Mohamed Ismail, silas Kosgei Kitum, Yemane Hailesellassie, Nelson Kipkosgei, Mateusz Demczyszak, Ines Monteiro, Diana Martin, Birkutan Frente eta Amina Betiche, egongo dira.