87 urteko Zorrotzako auzokidea, Gumersinda González, Basurtoko ospitaletik egoitza batera eraman zuten, eta bertan hil da joan den asteburuan, istripuak eragindako zaurietatik sendatu ezinik.
Zorrotzako auzoko elkarteek hamarkadak daramatzate pasonibelak kendu eta trenbideak lurperatzeko eskatzen, trafiko arazo eta istripu ugari ekartzen baititu. Trenbidea zeharkatzeko pasonibelak biztanleria handiko guneetan daude kokatuta, eta auzokideek salatzen dutenez oinezko zein ibilgailuentzako arriskutsuak dira.
Bilboko Udalak elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi dizkie biktimaren senideei prentsa-oharrez, eta berriz ere ADIFi eta Gobernu espainiarrari Zorrotza auzoko trenbide-zatia lurpera dezaten eskatuko diela adierazi du.
[2016-12-12] "Behingoz" trenbidea lurperatzeko manifestazioa egingo dute auzotarrek Zorrotzan