Gaur Kresala erromeria izango dugu Zorrotzan jotzen. Beraien biraren azkenengo kontzertua izango da, eta ospakizun berezia egingo dutela iragarri dute. Kontzertu honen ostean atseden hartu nahi dute baiana gaur dena emateko prest azalduko dira.
Bihar, berriz, metal talde tributuen unea izango da. Lehehengo The Great Southern, Panteraren omenez. Horren ostean Victims of a down en unea izango da, System of a downen omenez. Bukatzeko Renegades entzungo dugu, Rage Against the Machinen omenez. Beraz, metal taldeen omenaldi bikaina prestatu dute Zorrotzan.
Musikaz gain, egunez jaietaz gozatzeko aukera egongo da ere. Berbapoteoa nagusientzat, eta erraldoiekin kalejira txikientzat egongo dira. Gastronomikoak ere badituzte, eta igandean marmitakoaren eguna izango da.