Zorrotzako Euskal Errota Handien eraikina berriztatzeko beste aukera bat aztertuko dute

uriola.eus 2017ko urr. 24a, 09:53
Zorrotzako Euskal Errota Handien eraikina
Zorrotzako Euskal Errota Handien eraikina berriztatzeko Industria eta Teknikaren Museoa bertan ezartzeko aukera aztertuko du Aldundiak.

Industria eta Teknikaren Museoa ezarriko dute Bizkaian, eta Bizkaiko Foru Aldundia leku aproposaren bila dabil. Museoaren kokapenarentzat Ibaizabal-Nerbioiaren arroa kontutan hartzea beharrezkotzat jo dute. Adierazi dutenez, han eman zelako iraultza industrialaren adierazpenik nagusiena eta babestutako ibaiko portu nagusia izan zelako.

Horrela, bere balio estetiko eta historikoa dela eta, EH Bilduk Zorrotzan dagoen Euskal Herriko Errota Handien eraikina berreskuratzea proposatu du. Errota Handien eraikina Babes Berezikoa da eta egun duen egoeragatik eraikina konpontzea premiazkoa dela adierazi dute.

Nahiz eta proposamena itxia ez izan, eta Ezkerraldeko beste tokiren batean egin daitekela onartu dute, baina eraikina leku onena dela adierazi dute. Proposamena talde guztien baietza jaso du, PPren abstentzio izan ezik.

 

Zorrotzako Euskal Errota Handien eraikina

 

Eraikina irin fabrika bat izan zen zen 1923. urtean eraiki zenean. 1999an Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen eraikina. 2009an, berriz, Ondasun Kalifikatu mailara igo zuten eta handik ona eraikina berrizteko eta bere barnean zerbait egiteko bilatzen jarraitzen dute.

Enpresa Kadagua eta Ibaizabal (Nerbioi) ibaiek bateratzean osatzen duten Zorrotzako Puntan kokatzen da. Aurrean irla bihurtuko duten Zorrozaurre egongo da, Bilbok datozen urteetan egingo duen proiektu handiaren aurrean.

Babesaren objektua multzoaren erdiguneko eraikina da, labore biltegi eta ehoketara zuzendutako fabrika solairuduna. L itxurako eraikina da. Ezkerraldeak, motzagoa izaki, siloak ditu solairurik gabe. Eskubialdeko bosgarren solairua siloetako dorrearekin eskailera bidez elkartzen da. Eraikinak 5 solairu ditu eta bi dorre, eskuinaldeko solairu bakoitzak bi hormarte dituelarik eta ezkerraldeko dorreak espazio bakun bat osatzen duelarik. Eskuinaldeko solairu bakoitzaren azalera 600 metro karratutakoa da.