Zorrotzako Muturra berriztatzeko eta dinamizatzeko plana abian jarri dute

uriola.eus 2018ko urr. 17a, 09:33

Zorrotzak 20.000 metro karratuko aisialdirako, egonaldietarako eta bizikidetzarako gune berria du, auzoarekin berarekin lotua Auzoko Bihotzeraino azokan eta uriaren gainekoarekin Olabeagako ibarraren bidez.

Era berean, Udalak Zorrotzan, parke berriaren ondoan dagoen udal futbol-zelaian egindako hobekuntzak bisitatu ditu Alkateak, Asier Abaunza Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotziarekin, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kiroleko zinegotziarekin eta gainerako zinegotziekin batera.

Bilboko Udalak duela zenbait hilabete iragarri zuen Zorrotzako Muturra hobetu nahi duela eta uriko aisialdiaren mapako zatia izango den topaketa, aisialdi eta jolaserako gune berri bihurtu. “Plan azkar” batean jasotako jarduketen bidez aldea eraberritu eta hobetzea da helburua. Jarduketa hauen xedea lotura hobeak izango dituen eta beraz urian hobeto integratuta egongo den jolasgune berria sortzeaz gain, alde horretako bizi-kalitatea hobetuta bizikidetza hobetzea da. Eta gaur inauguratu da Plan Azkar honen lehenengo zatia.

Bestalde, lehen zegoen trenbidearen linea errespetatu da, katenariaren zutoinak kale-argi bihurtu dira; lehengo garaiera-galiboak, baskula bat eta orratz-aldagailu bat, errailak eta trabesak ere apaingarri moduan gorde dira.

Clara Campoamor kaletik duen sarbidean ere hobekuntza bat egin da. Zorrotza auzotik etorrita dagoen sarbide nagusia da eta trenbidearen azpian dago. Ingurua hobetzeko eta segurtasuna handitzeko argi gehiago jarri dira tunelean; eta babes-barandak eta ibilgailuen bidearekiko altu dauden espaloietako hormak hobetu dira.

Bilboko Udalak 950.000 euroko inbertsioa egin du parke berri honetan. Aurrera jarraitzen dute inguruko hobekuntzek. Egingo den hurrengo lana Barinaga kalea berriro urbanizatzea izango da. Lan hori Auzokide Planaren barruko da.

ZORROTZAKO FUTBOL-ZELAIA

Bilboko Udalak Zorrotzako Udal futbol-zelaian ere egin ditu lanak, Bilbao Kirolak erakundearen bitartez. Belar eta ate berriak jarri ditu; ureztatzeko, ebakuaziorako eta urak biltzeko sistemak hobetu ditu, baita saneamendu-sarea ere.

Jolaslekuko belarraren ordez, belar artifiziala jarri da, harez eta kautxu-alez osatua. 6.676 metro karratu ditu eta hiru futbol-zelai daude bertan: euretako bat 11ko futbolekoa da; bertako marrak luzetara eta zuriz margotu dira. Beste zelai biak 7ko futbolekoak dira, zeharka jarriak eta marra horiekin. Ate berriak ere jarri dira hiru zelaietan. Lan hauek uztailean hasi eta bi hilabete iraun dute. Bilboko Udalak 170.300 euro inguruko inbertsioa egin du.

Zorrotzako Udal futbol-zelai horretan Bilboko 4 klubeko (Zazpi Landa, Oin Baloia, Kastretxetxua eta Zorroza C.F) 273 futbolarik entrenatu eta jokatzen dute. Talde hauentzat onuragarriak dira hobekuntza horiek, baita Bilbao Kirolak-en bidez erreserbak eginda instalazioak erabiliko dituzten erabiltzaileentzat ere.