Zazpilandako irisgarritasun lanak bukatu dira

uriola.eus 2018ko abe. 21a, 09:31

Etxebizitzen inguruan berriro urbanizatzeko lanak eta atarietako sarbideak hobetzeko lanak inauguratu dituzte. Hobekuntza horiek lortzeko lehendik zeuden arrapalak egokitu eta arrapala eta eskailera berriak egin dira.

Horrez gainera, oinezkoen pasabide berriak eta irtenguneak egin dira, irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko. Auzo horretako atarietako sarbideak hobetzeko lanetan ia milioi bi euro inbertitu dira.

Jarduketa horiei esker, inguruan bizi diren pertsonen eguneroko bizitzak hobekuntza handia izango duSurbisa ere lanean ari da alde horretako etxebizitzak hobetzen. Udal sozietatea eraikinetako egituraren eraginkortasuna hobetzeko proiektuak egiten ari da eta etxebizitzetan kanpoko igogailuak jartzeko plana abian jarri du. Hori gogoan hartuta, Udalak atari guztietarako oinezko ibilbideak diseinatu ditu.

16 JARDUKETA ZAZPILANDA IRISGARRIA EGITEKO

Hauek dira egin diren 16 jarduketak, zerbitzua emango dioten atariaren arabera

  1. 1. jarduketa. 5. atariko arrapala egokitzea: Zazpilandako etxaldeko bosgarren zenbakiko atarira daraman arrapala egokitu da.
  2. 2. jarduketa. 8. eta 9. zenbakiko atarietara iristeko arrapalak egin dira: arrapala berriak egin dira 8. zenbakira iristeko. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egingo da.
  3. 3. jarduketa. 10. zenbakiko atarira iristeko arrapalak eta espaloia egin dira: arrapala berria egin da 10. zenbakira iristeko.
  4. 4. jarduketa. 14. zenbakira daraman bidea egitea: bi metro zabaleko bidea egin da 14. zenbakiko atarira heltzeko.
  5. 5. jarduketa. 21., 22. eta 23. atarietarako arrapalak eta eskailerak egitea: alde bitatik egin dira arrapalak eta eskailerak etxaldeko 21., 22. eta 23. Atarietara igotzeko.
  6. 6. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea 24., 25. eta 26. zenbakiko atarietara iristeko, etxaldea zeharkatzen duen bidetik eta Zazpilandako erdialdeko egonlekutik. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egin da arrapalen behealdeko sarbidearen ondoan.
  7. 7. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea 27., 28. eta 29. atarietara iristeko. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egin da 5. atarira jaisten diren eskaileren aurrealdean.
  8. 8. jarduketa. 30. eta 31. atarietarako sarbideak egitea eskaileren eta arrapalen bidez.
  9. 9. jarduketa. 32., 33., 34., 35. eta 36. atarietarako sarbideak egitea eskaileren eta arrapalen bidez.
  10. 10. jarduketa. 37., 38. eta 39. atarietarako sarbideak egitea. Arrapalak eta eskailerak egin dira Zazpilanda etxaldeko atari horietara iristeko.
  11. 11. jarduketa. 40. eta 41. atarietarako sarbidea egitea. Arrapala egin da, gaur egun dauden maila biak kenduta, atari bi horietara iristeko dauden eskailerekin konektatuta.
  12. 12. jarduketa. Sarbide berriak egitea 42., 43. eta 44. atarietara. Arrapala eta eskailera berriak egin dira aipatutako atarietara iristeko.
  13. 13. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea zenbait aldetatik 45., 46. eta 47. atarietara iristeko.
  14. 114. jarduketa. Eskailerak egitea Zazpilanda etxaldeko 32. atarira iristeko Aldapeta etxaldetik.
  15. 115. jarduketa. Espaloiak zabaltzea eta irtenguneak egitea Aldapeta etxaldeko biribilgunean.
  16. 16. Jarduketa. Etxaldeko zenbait fatxadatako hezedurak kentzea.