FEVEko geltokiaren lurperatzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur

uriola.eus 2019ko urt. 22a, 11:16

Zorrotzako auzotik igarotzen den FEVEko trenbidearen eta geltokiaren lurperatzearen aldeko elkarretaratzea antolatu dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Zorrotzako geltokian bertan.

Auzo Elkarteak eta Zorrotzako taldeen Koordinakundeak antolatuta, auzotarrak berriro kalera irtengo dira FEVEko trenbide-pasaguneak lurperatu ditzatela eskatzeko. Lehenengo auzoko kaleetatik manifestazioa egin dute, FEVEko geltokitik abiatuta, protesta, Azoka parkean egindako elkarretaratze batekin bukatuko dute.

Bihar Bilboko Alkatea Sustapen Ministroarekin bilduko da. Baina, urte askoren ondoren, Zorrotzako auzokideei hitzak ez zaizkie jadanik balio. Horregatik, gaur ekintzak eta benetako konpromisoak eskatuko dizkiete Bilboko Udalari eta Sustapen Ministerioari arazo honekin behingoz amaitzeko. 

Izan ere, aspaldi Udaleko zinegotzia zen Ricardo Barkalak Sustapen Ministroarekin hitzarmen batera heldu zela adierazi zuten, eta obrak ahal zuten arinen hasiko zirela aitortu zuten. Adierazpen horiek otsailean egin zituzten, baina egoera berdin jarraitzen du. Hori dela eta, auzoa berriro kalera irtengo da behingoz urteak dituen eskakizun hori lortzeko.