Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Ostiralean, hilak 11, Euskalduna Jauregian egingo den Hautsi da anphora ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu oraingoan.
1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora”. Bernardo Atxagaren lehen liburua zuen abiapuntu. Iragarekin hautsi eta sormen-jarrera garaikidea eskaini nahi zuen Atxagak “Etiopia” izkribu hura sortu zuenean. Jarraian, hainbat poema kanta bihurtu zituen Ordorikak, musika-ibilbidearen hasierari ekinez. Berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. Horregatik “Hautsi da Anphora” disko osoa, hasieratik amaiera, eszenaratuko dute Ruper Ordokira & Mugalarisek, Bernardo Atxagak gaurko begirada literarioa irakurtzen duen bitartean. Geroari begiratzen dion sormena da. Pott Bandaren garaian bezalaxe, geroa gaur izango dugu.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.