Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Oraingoan, asteazkenean (martxoak 16) izango den Laboa. Lekeitiotik hegan ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzue. Martxoaren 15eko 23:30ak arteko epea duzue parte hartzeko.
Mikel Laboa euskal musika garaikidearen berritzailea berrinterpretatzeko irrikatik abiatzen da proiektua. Duela hamarkada luze utzi gintuen sortzaile berritzaile honek arrasto ezabaezina utzi du. Proiektu honen bidez, haren sorkuntza esperimentala berreskuratu eta diziplina anitzeko zuzeneko ikuskizun bihurtu dugu.
Musika garaikideak, arte bisualak eta kantuak elkartzen dituen sorkuntza, Laboari buruzko begirada berri bat eskaintzen duen bidegurutzea.Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.