Eskuratu bi sarrera 'Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan' antzezlanerako

Eskuratu bi sarrera 'Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan' antzezlanerako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Oraingoan, martxoaren 15ean (asteartea) izango den Mira Hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan teatro ikuskizunerako sarrera bikoitza irabazteko aukera izango duzu. Asteleheneko 14:00ak arte izango duzu horretarako aukera.

MIRA HADI. EULALIA ABAITUA ANDRE-BEGIETAN

  • Ane Pikaza, Getari Etxegarai, Maite Larburu
Eulalia Abaitua gure lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume)  eta paisajeak gure memoria dira. Irudi ezinbestekoak gure nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.

Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da gure artean. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik, Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin dugun bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dugu tauletara.

Ikuskizunak hiru osagai ditu. Ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko ditugu, teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Gure produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

  • Ane Salvador Errasti