Otsailaren 25ean eman zion hasiera Errigorak udaberriko kanpainari, “Eutsi gureari” lelopean. Nafarroa hegoaldeko produktuen kontsumoa sustatzea du helburu egitasmoak, izan ere, antolatzaileen esanetan “merkatu logikak” nekazarien jarduna zeharo baldintzatzen du, eta bertan ekoiztutako produktua bertan kontsumitzea funtsezkoa da azken urteetan Nafarroan eman den nekazaritzaren beherakada eteteko.
Urtero bezala, haien web orriaren bidez urte guztirako eskaerak egin daitezke, eta Errigorak bertako produktuz osatutako bi kaxa eman dizkigu irakurleen artean banatu ditzagun. Kanpaina hasieran argitaratu genuen artikulu honetan, edota Errigoraren web orrian aurkitu dezakezue jaso ditzakezuen produktuen inguruko informazio gehiago. Ez galdu aukera hau, eman izena martxoaren 13a baino lehen!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.