Eskuratu bi sarrera 'Bozak22' ekitaldirako

Eskuratu bi sarrera 'Bozak22' ekitaldirako

Bilbon euskaraz egiten diren ekimenak sustatzeko eta euskal kultura indartzeko, URIOLAren lagunak Loraldia Festibalera gonbidatuko ditugu. Horretarako, hainbat sarrera zozketatuko ditugu hilabete honetan. Hilaren 13an Bozak ekitaldia egingo da, eta sarrera bikoitza zozketatuko dugu Bilboko Uriolaren irakurleen artean. Martxoaren 10eko 23:30ak arte egongo da irekita parte hartzeko aukera.

BOZAK22
  • ITZIAR UGARTE, LIDE HERNANDO (Liher), Maddi Oihenart

Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizioa da hau. Berriro ere bi musikari bildu ditugu. Liher taldearen arima den Lide Hernando, alde batetik, eta bestetik, Maddi Oihenart, Zuberoako boza. Biek ala biek Maddalen Arzallusen solasaldian parte hartuko dute. Emakumea eta euskal eszenari buruzko iritziak entzungo ditugu eta ipar-hegoa harremana aztertuko dugu. Gainera, Itziar Ugarte poeta gonbidatuko dugu iritzia ematera. Hitz-aspertuaz gain, musikarien kantak ere plazaratuko dituzte. Launa melodia aurkeztuko dute zuzenean. Bi mundu hurbil bidegururtze batean. Lide Hernando rock mundutik dator eta Maddi Oihenart herri kantatik. Guggenheim aretoan bertan gozatzeko ikuskizun hau streamingen bidez ere ikusi ahal izango da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.