Langileen aurkako jazarpen eta kriminalizazioaren aurkako eta konponbidearen eta irtenbide politikoaren aldeko mezuak zabaldu dituzte langileek udaletxeko eskaileretan. Gehiengo sindikalak "elkartasuna ez da delitua eta presoen defentsa eskubidea" dela adierazi du.
Elkarretaratzean estatuak konponbideari jarritako "oztopoak" salatu ditu LAB sindikatuko eledun Ainhoa Etxaidek eta biharko mobilizaziora deitu du "giza eskubide, konponbide eta bakearen alde".
Biharko Donostiako manifestazioan jasoko den diru guztia @sare_herritarra-ri emango diotela jakinarazi dute deitzaileek.
ELA, LAB, ESK, STE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNTko kideak ez ezik, politika arloko aurpegi ezagunak ere bertaratu dira eguerdiko hitzordura, besteak beste, EH Bildu koalizioko Maribi Ugarteburu eta David Lopez.
[2014/01/16] LABek elkarretaratzeak deitu ditu eguerdian 'konponbidearen alde'
[2014/01/15] Jone Goirizelaia: "Inputazioek ez dute ez logika ez sostengu juridikorik"
[2015/01/15] Harrera beroa egin diete Bilboko auzoetan aske geratutako bost abokatuei
[2015/01/14] "Gaur, Sare, are eta sare indartsuagoa da"
[2013/01/13] Bilboko auzoetan "konponbideari erasorik ez, atxilotuak askatu" mezua zabaldu dute
[2015/01/12] "Helburu argia du gaurkoak, preso independentistak defentsa juridiko gabe uztea"
[2015/01/12] Ainhoa Etxaide: "Berriro salatu behar dugu askatasun demokratikoaren aurkako eraso bat"
[2015/01/12] Abokatuen aurkako Guardia Zibilaren operazioa
[2014/01/09] Bilbo Zaharrean olerki artean salatu dute Mikel Etxabururen auziperatzea
[2014/01/09] Elkarretaratzea egingo dute Bilbo Zaharrean Mikel Etxabururen auziperatzea salatzeko