Ibaiganeko langileak irtenbide eske

uriola.eus 2014ko eka. 30a, 09:45
Ikasleen "arazoa" konpondu da, baina ez Ibaiganeko 38 langileena. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean protestaldia burutu dute Ibaiganeko hainbat beharginek. Uztailean mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Langileen birkokatze proposamenari ez diote erantzun, ezta Hezkuntza Sailarekin eta Kristau Eskolarekin berehalako bilera egiteko eskaerari ere. Horregatik, gaurko protestaldian "erantzun falta" kritikatu dute Ibaiganeko langileek.

Abuztuaren 31n lanik gabe geratuko dira. Hori da ziurtzat duten bakarra Ibaigane ikastetxeko 38 langileek. "Irtenbide eske", uztailean mobilizazioak eginez jarraituko dutela aurreratu dute.

 

BERRIA: Ernesto Galbarriatu. Ibaigane ikastetxeko langileen eleduna: «Bazter batean utzi gaituzte; lan gabe»

[2014/06/26] Ibaiganeko ikasleak Deustu ikastetxea eta Salesianosen artean banatuko dira

[2014/06/26] Atsekabea Ibaiganeko ikasle guztiek elkarrekin jarraituko ez dutela eta 

[2014/06/20] "Konponbide orokorra denentzat" eskatu dute Ibaigane ikastetxean

[2014-06-20] Ibaigane ikastetxea beltzez jantziko da bere azken egunean

[2014-06-18] STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du