Dejabu panpin laborategia konpainiako kideek ohi duten bezala, kolektiboki sortua izan da Arrastoak, euren azken lana. Talde artistiko guztiaren artean harilkatua. Horretarako antzerki fisiko eta txotxongiloen lengoaian arakatzen jarraitu du taldeak, lengoaia berrietan murgiltzeko gogoz. Lan honetan, aurrekoetan baino urrunago doa konpainia planteamendu estetikoan, errealitatea eta fantasiaren mundua oholtza gainean nahasiz. Kontaera narratiboa duen antzezlana da, tragediatik eta komediatik neurri berean edaten duena eta pertsonaiei diseinuari eta objektuek trataera poetikoari garrantzia ematen diona.
Sinopsia
Lurrek ez du sekula bere amari buruz galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio bizitzari aurre, etxean harrapatuta bizi den aitarekin, erantzunak bilatzeko astirik gabe.
Orain amaren gorpua hilda agertu da ordea, eta galderak hasi dira berriz bor-borrean. Memoriaren zulo ezkutuenetan uste zituen sentimendu eta munstroiei egin beharko die aurre. Lurrek, nahi eta nahi ez.
Fitxa teknikoa
Konpainia: Dejabu panpin laborategia
Antzezleak: Miren Alkala, Urko Redondo, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga
Musika konposaketa: Ander Fernandez
Musikaria: Jon Larraz
Testuak: antzezle taldea eta Oier Guillan
Argazkiak: Ainhoa Resano
Eszenografia/atrezzoa: Dejabu panpin laborategia
Data: abenduak 3
Ordua: 20:00
Prezioa: 10€ / 8€ Alondegiko txartelarekin
[2014/11/24] Euskararen Eguna Atxurin
[2014/11/20] Hamabi ordu euskaraz Bilbin
[2014/11/20] Animetan zara euskarazko berbak ahoskatzera?
[2014/11/19] Saria euskerazko irratigintzearen sustatzaileentzat
[2014/11/18] Euskal zinemaren lehen hastapenen ‘Gure sor lekua’ filma eta doktorego tesia
[2014/11/17] Bilboko ikaslek giza katea osatuko dute abenduaren 3an ‘Euskaraz zubiri zubi’ lelopean
[2014/11/17] Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso afaria Zorrotzan