Garbi Losada da, Koldoren arreba, 'El nombre de la rosa' antzezlaneko zuzendaria. Bere arabera gaurko emanaldia "Koldo omentzeko modu onena da". Iritzi berekoak dira lantaldeko 12 aktoreak. Koldo "bertakoa zen", eta "ilusio handia" zuen obra Bilbon interpretatzeko. "Bere heriotzaren aurrean eman beharreko erantzuna ez zen funtzioak bertan behera uztea, bere oroimenean egitea baizik".
Duela urte eta erdi estreinatutako obra hainbat konpainiaren arteko ekoizpena da, hain zuzen, Ados Teatroa, La Nave, Tres Tristes Tigres eta Al Revés ekoiztetxearena.
Hiru egunez funtzio bana eskainiko dute Campos antzokian. Urtarrilaren 9 eta 10ean, 20:00etan, eta urtarrilaren 11n, 19:00etan.
Azaroaren 21ean, Abandon, bere etxean, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Koldo Losada aktore getxoztarra. Heriotzaren eragile izan zitekeelakoan, ordu gutxira Ertzaintzak Losadaren bikotea atxilotu zuen.
[2014/11/21] Dolu adierazpen ugari Koldo Losadaren heriotzaren aurrean
[2014/11/20] Koldo Losada aktorea da indarkeria zantzuekin hilik aurkitu duten gizona
[2014/11/20] Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Abandon