Abuztuaren 20an bi gazteek emandako prentsaurrekoan, jakitera eman zuten, Auzitegi Nazionalak espetxeratze agindu eman ziela 2001ean, Santutxuko Kutxazain batzuen kontra egindako erasoagatik. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta horiei aurre egin beharko diete orain. Abuztuaren 28an bukatu zitzaien espetxean haien borondatez aurkezteko epea eta ordutik, haien aurkako atzemate agindua indarrean zen.
Atzo, Cardaño atxilotzera joan ziren Munitibarrera eta bere amak, etxean ez zegoela esan zien poliziei. Gaur 14:00etan atzeman dute. Aitor Fernandez Piol ere gaur atxilotu dute.
20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Indautxun, Kirruliren txokoan, atxiloketa gaitzesteko.
Bihar, asteazkena, 'Errepresioa ez da bidea' lelopean mobilizazioa deitu du Santutxuko Ezker Abertzaleak 20:00etan Karmelo plazan.
[2015-08-20] Kartzelaratze arriskuan dauden bi bilbotarrek desobedientziarako hautua egin dute