uriola.eus

Aitor Fernandez 'Piol' eta Aingeru Cardaño atxilotu ditu Ertzaintzak

  Politika  Abando - Indautxu

Gaur goizean atxilotu dute Piol Bilbon eta atzo, Aingeru Cardaño atxilotzen ahalegindu ziren Munitibarren; baina ez zuten etxean aurkitu. Gaur 14:00etan atxilotu dute azkenik. 20:00etan, Indautxuko Ezker Abertzaleak deituta, elkarretaratzea egongo da Kirruliren txokoan eta bihar, asteazkena, Santutxun mobilizazioa iragarri dute.

Abuztuaren 20an bi gazteek emandako prentsaurrekoan, jakitera eman zuten, Auzitegi Nazionalak espetxeratze agindu eman ziela 2001ean, Santutxuko Kutxazain batzuen kontra egindako erasoagatik. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta horiei aurre egin beharko diete orain. Abuztuaren 28an bukatu zitzaien espetxean haien borondatez aurkezteko epea eta ordutik, haien aurkako atzemate agindua indarrean zen.

Atzo, Cardaño atxilotzera joan ziren Munitibarrera eta bere amak, etxean ez zegoela esan zien poliziei. Gaur 14:00etan atzeman dute. Aitor Fernandez Piol ere gaur atxilotu dute.

20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Indautxun, Kirruliren txokoan, atxiloketa gaitzesteko. 

Bihar, asteazkena, 'Errepresioa ez da bidea' lelopean mobilizazioa deitu du Santutxuko Ezker Abertzaleak 20:00etan Karmelo plazan.

[2015-08-20] Kartzelaratze arriskuan dauden bi bilbotarrek desobedientziarako hautua egin dute

2015/09/01 20:00

Kirruliren txokoan Abando - Indautxu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa