Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak MOMA diskotekako musika-ekipoari zigilua kentzeko agindua eman zion larunbatean, ekainaren 1ean. Ekipoa erabiltzeko baimena ematea erabaki du Ingurumena Babesteko Ordenantzan jasotakoaren arabera, soinu-mugapena behar bestekoa dela ziurtatu ondoren.
Egiaztatze teknikoetarako zenbait jarduketa egin eta Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako mugak "bermatuta daudela" ziurtatu ondoren hartu du erabakia Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak.
Oztopoak oztopo
Bilboko Udalak MOMA diskotekako musika ekipoa zigilatu zuen ekainaren 22an ezarritako soinu mugak gainditzeagatik. Auzia Arartekoarengana eraman zuten ekainean Hotel Ilunionek eta Rodriguez Ariaseko bizilagunek. Diskotekak bost txosten pilatu ditu orain arte dezibelio muga gainditzeagatik.
[2017-06-23] Bilboko Udalak MOMA diskotekako musika ekipoa zigilatu du
[2017-05-30] Arartekoaren aurrean salatu dute MOMA diskotekaren auzia