Bilboko Indautxuko Eskola mendeurrena ospatzeko laguntza bila ari da

uriola.eus 2017ko uzt. 3a, 10:44

Argazkia: Beto Indautxu‏ @Indautxutik

Eskolarekin hartu-emana izan duen edozein pertsonari, gaiak, oroitzapenak eta argazkiak bidaltzeko deia zabaldu diote. Bildutako materialarekin mendeurreneko liburua, bideo bat eta hainbat erakusketa egingo dituzte urtean zehar.

2018an Indautxuko Eskola Publikoak martxoaren 7an mendeurrena beteko du eta ospakizun horretarako lanean ari den batzordeak ikasle ohi edota langile ohiei edozein material, oroitzapen, argazki edo testigantza aurkezteko deia zabaldu die. Jairako prestatuko diren oroigarri izango diren soporte ezberdinak burutuko ditizte materialekin: mendeurreneko liburua, bideoa eta urtean zehar izango diren hainbat erakusketa.

Halaber, eskolarekin harremana izan duten lagunak hurrengo ikasturtean irailetik ekainera arte izango diren jardueretan parte hartzera gonbidatuko ditu. Jardueren plangintza hilez-hile osatuko dela jakinarazi dute, eta hilabete bakoitza eskolako esparru batekin erlazionaturik egongo da: eskolaren historia, hezkuntza, berdintasuna, euskara, artea, interkulturalitatea, ikasle ohiak, kirolak eta etorkizuna.

Parte hartu nahi duenak ondorengo e-postara idatz dezake: indautxumendeurrena@gmail.com, edo telefono honetara deitu: 94 421 19 40.

 

[2017-06-22 ]Indautxuko Eskoletako geletan ikasleek jasan behar duten beroa salatu du EH Bilduk

[2017-06-22] Felix Serrano eskola Indautxuko Eskolak deituko da aurrerantzean