Azaroak 21

'Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere' dokumentalaren proiekzioa

2019/11/21 19:00 - 20:30

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Alde Zaharra |Proiekzioa

Azaroaren 21ean, osteguna, Felipe Uriarte mendigoizaleak zuzenduriko 'Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere' dokumentala proiektatuko dute Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan izango da. Dokumentalari buruzko informazio gehiago bideo honetan topatuko duzue 

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

2019/11/14 - 2019/12/19

Deustuko Udaltegia, Bizilabe gunea

Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.