Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak? Hori dena argitzen laguntzeko,Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du maiatzaren 18rako. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du,
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
Bizkaiko Taldeko Txapelketaren 4.edizioa Gernika-Lumon hasi da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioak 16 taldetan banatuko diren 120 parte hartzaile ditu eta helburua, Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak indartzea izango da.
Bertso saioak eta bertso-poteoak egingo dira Santutxuko Karmelo plazan, larunbatero.
Arnatz Puertas eta Luix Mitxelena Gazte Konpainiako kideen ibilbide profesionalaren mugarri izango da lanaren aurkezpena.