Larunbata, urtarrilak 18

12:00

Atzaparka eguna ospatuko dute Bizinahi Auzogunean

Bizinahi , Deustualdea | Jaialdia

Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute datorren larunbatean Deustuko Erriberako Bizinahi Auzogunean. Egitarauari dagokionez, goizeko 12:00etan emango diote hasiera egunari, "Kutxoren Pantomimak" mimo ikuskizunarekin.  Eguerdiko bazkarirako izen emateko epea bihar osteguna amaituko da. Erribera Tabernan, Begoña Tabernan, Deustuko Herriko Tabernan eta Errondabide Herriko Tabernan dago bazkarira apuntatzeko aukera. 

Atzaparka eguna ospatuko dute Bizinahi Auzogunean Bizinahi

Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute datorren larunbatean Deustuko Erriberako Bizinahi Auzogunean. Egitarauari dagokionez, goizeko 12:00etan emango diote hasiera egunari, "Kutxoren Pantomimak" mimo ikuskizunarekin. 

Eguerdiko bazkarirako izen emateko epea bihar osteguna amaituko da. Erribera Tabernan, Begoña Tabernan, Deustuko Herriko Tabernan eta Errondabide Herriko Tabernan dago bazkarira apuntatzeko aukera. 

18:00

'Zer egin atxiloketa baten aurrean?' hitzaldia

Errondoko Auzo Etxea, Deustualdea | Hitzaldia

Elorrieta, Sani eta Ibarrekolandako greba asanbladak antolatuta urtarrilaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Salhaketa elkarteak 'Zer egin atxiloketa baten aurrean?' hitzaldia eskainiko du Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada, 12). 

'Zer egin atxiloketa baten aurrean?' hitzaldia Errondoko Auzo Etxea

Elorrieta, Sani eta Ibarrekolandako greba asanbladak antolatuta urtarrilaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Salhaketa elkarteak 'Zer egin atxiloketa baten aurrean?' hitzaldia eskainiko du Errondoko Auzo Etxean (Navarro Villoslada, 12). 

19:00
23:59

Bira Kultur Guneko urtarrileko agenda

Alde Zaharra | Topaketa

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak urtarrileko agenda kaleratu du. Adin eta gustu guztientzako ekintzak eskainiko dituzte urtarrilaren 5etik 31ra bitartean. 