Ostirala, azaroak 6



17:00
18:00

Deustuko euskara irakurketa errazeko taldean izena emateko epea zabalik dago

Deustuko Udaltegia, Deustualdea | Irakurtaldia

Euskadi Irakurketa Errazeko elkarteak, urriaren 21etik azaroaren 25era bitartean, Montse Flores Pallarès-en “Rif mendietako ura”  liburua irakurtzeko saioak antolatu ditu, asteazkenero arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Deustuko Bidarte Udaltegian.  Saio hauek guztiz doakoak dira eta euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta daude batez ere. Izena emateko irakurketaerraza.gi@gmail.com helbidera idatziz edo 610 04 39 06 telefonora deituz egin daiteke. Epea urriaren 9tik 20ra arte zabalik egongo da.

Deustuko euskara irakurketa errazeko taldean izena emateko epea zabalik dago Deustuko Udaltegia

Euskadi Irakurketa Errazeko elkarteak, urriaren 21etik azaroaren 25era bitartean, Montse Flores Pallarès-en “Rif mendietako ura”  liburua irakurtzeko saioak antolatu ditu, asteazkenero arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Deustuko Bidarte Udaltegian. 

Saio hauek guztiz doakoak dira eta euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta daude batez ere. Izena emateko irakurketaerraza.gi@gmail.com helbidera idatziz edo 610 04 39 06 telefonora deituz egin daiteke. Epea urriaren 9tik 20ra arte zabalik egongo da.



14:02
14:02

Bira Kultur Guneak azaroko programazioa kaleratu du

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak azaroko agenda kaleratu du. Bere ekitaldietarako sarrera erreserbatzeko korreoa honako hau izango da: programazioabira@gmail.com Azaroaren 2tik 27ra arte Birak antolatutako ekitaldiak honako hauek dira: Azaroaren 2an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan "Nazionalismoa eta kultura. Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde" liburuaren aurkezpena egingo du Pruden Gartzia idazleak. Harekin batera, UEUko Uztaro aldizkariaren zuzendari Gidor Bilbaok ere parte-hartuko du. Sarrera dohainik izango da.  Azaroaren 4an, asteazkena, Joseba Irazoki gitar-joleak bakarkako emanaldia emango du arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 6 eurotara salgai egongo da.  Azaroaren 6an, ostirala, Las Fellini-ren saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 7 eurotara egongo da salgai. Erreserba egiteko lasfellini@yahoo.es korreora mezu bat bidali behar da. Azaroaren 9an, astelehena, "Berbalagun feminista" antolatuko da arratsaldeko 18:30etan Pikara Magazinekin, eta 20:30etan Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin.  Azaroaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Itxaro Bordak eta Ibon Rodriguezek "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Sarrerak 2 eurotara egongo dira soldatabakoentzako eta 5 eurotara soldatadunentzako.  Azaroaren 11an, asteazkena, Maite Labururen saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan iaz kaleratutako “Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak)" diskarekin. Sarrera 6 eurotara egongo da salgai.  Azaroaren 13an, ostirala, goizeko 11:30etan, Rafa Ruedak bere disko berriaren aurkezpenarako prentsaurrea egingo du. Egun berean, arratsaldeko 20:00etan, The Dolphiners talde bilbotarrak doako kontzertua emango du garai guztietako abestiak hizkuntza ezberdinetan abestuz.  Azaroaren 17an, asteartea, arratsadeko 19:30etan, Oier Guillan idazle eta aktorearen "VHS" izeneko saioa egongo da. Bertan, beterik gabe gelditzen diren ametsen inguruan solasean ibiliko da. Gainera, Hamburgo Platz literatura-saioa ere antolatuko da Darabilborekin batera. Sarrera dohakoa izango da.  Azaroaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak blues, folk eta rock kontzertua emango dute formatu akustikoan. Sarrerak 5 euroko prezioa du. Azaroaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta "La pulga"-k "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta soldatadunentzako 5 eurokoa.  Azaroaren 20an, ostirala, goizeko 11:30etan, Mikel Markezek eta Esti Markezek haien disko berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa egingo dute. Gainera, goizeko 13:00etan, Maria Ruizek "El vuelo" izeneko diska berria aurkeztuko du. Sarrerak 10 euroko prezioa du.  Azaroaren 22an, igandea, eguerdiko 12:30etatik 15:30etara dohako DJ saioa ospatuko da Twist! eta Shout!-en eskutik. Bertan, funk, r&b, cumbia, boogaloo, rumba, mambo eta jazz musika dantzagarria eskainiko da.  Azaroaren 23an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Berbalagun feminista antolatuko da Pikara Magazinekin. Gainera, arratsaldeko 20:30etan, Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin.  Azaroaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Miren Gaztañagak “Amildegiak: sorkuntza eta arriskua” solasaldia eskeiniko du Galder Perezekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta 5 eurokoa soldatadunentzako. Azaroaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan Pettik musikariak "Manipulazio estrategiak" izeneko saioa aurkeztuko du. Sarrerak 8 euroko prezioa du.  Azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Txiotesia lehiaketa ospatuko da. "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"euskal ikertzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sarrera dohakoa da aforoa bete arte.  Bukatzeko, azaroaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Rayco Sanchezek bere "Opio errebeldea: futbol vasco en primera persona" liburuaren aurkezpena egingo du. Sarrera dohakoa izango da. 

Bira Kultur Guneak azaroko programazioa kaleratu du Bira Kultur Gunea

Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen Bira Kultur Guneak azaroko agenda kaleratu du. Bere ekitaldietarako sarrera erreserbatzeko korreoa honako hau izango da: programazioabira@gmail.com

Azaroaren 2tik 27ra arte Birak antolatutako ekitaldiak honako hauek dira:

Azaroaren 2an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan "Nazionalismoa eta kultura. Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde" liburuaren aurkezpena egingo du Pruden Gartzia idazleak. Harekin batera, UEUko Uztaro aldizkariaren zuzendari Gidor Bilbaok ere parte-hartuko du. Sarrera dohainik izango da. 

Azaroaren 4an, asteazkena, Joseba Irazoki gitar-joleak bakarkako emanaldia emango du arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 6 eurotara salgai egongo da. 

Azaroaren 6an, ostirala, Las Fellini-ren saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan. Sarrera 7 eurotara egongo da salgai. Erreserba egiteko lasfellini@yahoo.es korreora mezu bat bidali behar da.

Azaroaren 9an, astelehena, "Berbalagun feminista" antolatuko da arratsaldeko 18:30etan Pikara Magazinekin, eta 20:30etan Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin. 

Azaroaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Itxaro Bordak eta Ibon Rodriguezek "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Sarrerak 2 eurotara egongo dira soldatabakoentzako eta 5 eurotara soldatadunentzako. 

Azaroaren 11an, asteazkena, Maite Labururen saioa egongo da arratsaldeko 20:30etan iaz kaleratutako “Hezurren azpian (Gaztelupeko Hotsak)" diskarekin. Sarrera 6 eurotara egongo da salgai. 

Azaroaren 13an, ostirala, goizeko 11:30etan, Rafa Ruedak bere disko berriaren aurkezpenarako prentsaurrea egingo du. Egun berean, arratsaldeko 20:00etan, The Dolphiners talde bilbotarrak doako kontzertua emango du garai guztietako abestiak hizkuntza ezberdinetan abestuz. 

Azaroaren 17an, asteartea, arratsadeko 19:30etan, Oier Guillan idazle eta aktorearen "VHS" izeneko saioa egongo da. Bertan, beterik gabe gelditzen diren ametsen inguruan solasean ibiliko da. Gainera, Hamburgo Platz literatura-saioa ere antolatuko da Darabilborekin batera. Sarrera dohakoa izango da. 

Azaroaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak blues, folk eta rock kontzertua emango dute formatu akustikoan. Sarrerak 5 euroko prezioa du.

Azaroaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta "La pulga"-k "Amildegiak: sorkuntza eta arriskua" solasaldia aurkeztuko dute Ane Zabalarekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta soldatadunentzako 5 eurokoa. 

Azaroaren 20an, ostirala, goizeko 11:30etan, Mikel Markezek eta Esti Markezek haien disko berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa egingo dute. Gainera, goizeko 13:00etan, Maria Ruizek "El vuelo" izeneko diska berria aurkeztuko du. Sarrerak 10 euroko prezioa du. 

Azaroaren 22an, igandea, eguerdiko 12:30etatik 15:30etara dohako DJ saioa ospatuko da Twist! eta Shout!-en eskutik. Bertan, funk, r&b, cumbia, boogaloo, rumba, mambo eta jazz musika dantzagarria eskainiko da. 

Azaroaren 23an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan, Berbalagun feminista antolatuko da Pikara Magazinekin. Gainera, arratsaldeko 20:30etan, Seisiun folkeko jam-saio irekia ospatuko da CEOL Kolektiboarekin. 

Azaroaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Miren Gaztañagak “Amildegiak: sorkuntza eta arriskua” solasaldia eskeiniko du Galder Perezekin batera. Soldatabakoentzako prezioa 3 eurokoa izango da eta 5 eurokoa soldatadunentzako.

Azaroaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 20:30etan Pettik musikariak "Manipulazio estrategiak" izeneko saioa aurkeztuko du. Sarrerak 8 euroko prezioa du. 

Azaroaren 26an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Txiotesia lehiaketa ospatuko da. "Txiokatu zure tesia 6 mezutan"euskal ikertzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sarrera dohakoa da aforoa bete arte. 

Bukatzeko, azaroaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Rayco Sanchezek bere "Opio errebeldea: futbol vasco en primera persona" liburuaren aurkezpena egingo du. Sarrera dohakoa izango da.