Hika Ateneoko mendi taldeak irteera egingo du urtarrilaren 29an. 08:30ean egingo dute hitzordua San Nikolasen. Castrobarto eta Quincoces de Yuso arteko zeharkaldia egingo dute. Iraupena: 4,5 ordu Zailtasuna: Erraza Desnibela: 234 m + / 265 m - Guztizko distantzia: 20,27 km Prezioa: 17 euro (Hika Ateneoko kidentzat 14 euro). Ordaintzeko azken eguna urtarrilaren 25a izango da. Informazio gehiagorako: menditalde@gmail.com
12:00etan auzoan zehar ibilaldi historiko gidatua egingo dute Etxebarrieta Memoria Elkartearen eskutik: Izan zirelako gara. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
13:00etan hasita poteo musikatua egingo dute Alde Zaharrean zehar. Eta hori borobiltzeko, 14:00etan bazkaria egingo dute 7 Katun bertan. Txartelak salgai daude Adaxka eta Nekane tabernetan, 6 eurotan. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu leloa hautatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbaterako deitu duen Euskal Herri mailako mobilizaziorako. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik.
Betiko musika de siempre musika tradizionaleko programaren baitan: BOLERO’S 4: Mexikoko abesti kementsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa partekatuko ditu. Urtarrilaren 29, 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian
19:00etatik aurrera, La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah egongo dira taula gainean. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
Bi urtez dike lehorrean egon ostean urtarrilaren 29an Atxuri Kantan Gizakundearen Elizara itzuliko da. Iaz berrogeigarren urteurrena bete zuen Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta aurten 35garrena ospatuko duen Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzak, hartuko dute parte. Kontzertua 19:00etan izango da eta %60ko edukiera-muga izango du.
Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute. Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).