Larunbata, urtarrilak 29



08:30

Mendi irteera: Castrobarto-Quincoces de Yuso zeharkaldia

San Nikolas, Bilbo | Ibilaldia

Hika Ateneoko mendi taldeak irteera egingo du urtarrilaren 29an. 08:30ean egingo dute hitzordua San Nikolasen. Castrobarto eta Quincoces de Yuso arteko zeharkaldia egingo dute.  Iraupena: 4,5 ordu Zailtasuna: Erraza Desnibela: 234 m + / 265 m - Guztizko distantzia: 20,27 km Prezioa: 17 euro (Hika Ateneoko kidentzat 14 euro). Ordaintzeko azken eguna urtarrilaren 25a izango da. Informazio gehiagorako: menditalde@gmail.com  

Mendi irteera: Castrobarto-Quincoces de Yuso zeharkaldia San Nikolas

Hika Ateneoko mendi taldeak irteera egingo du urtarrilaren 29an. 08:30ean egingo dute hitzordua San Nikolasen.

Castrobarto eta Quincoces de Yuso arteko zeharkaldia egingo dute. 

Iraupena: 4,5 ordu

Zailtasuna: Erraza

Desnibela: 234 m + / 265 m -

Guztizko distantzia: 20,27 km

Prezioa: 17 euro (Hika Ateneoko kidentzat 14 euro). Ordaintzeko azken eguna urtarrilaren 25a izango da.

Informazio gehiagorako: menditalde@gmail.com

 


12:00

Ibilbide historikoa: 'Izan zirelako gara'

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Ibilaldia

12:00etan auzoan zehar ibilaldi historiko gidatua egingo dute Etxebarrieta Memoria Elkartearen eskutik: Izan zirelako gara. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.

Ibilbide historikoa: 'Izan zirelako gara' Zazpikatu gaztetxea

12:00etan auzoan zehar ibilaldi historiko gidatua egingo dute Etxebarrieta Memoria Elkartearen eskutik: Izan zirelako gara.

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.


13:00

Poteo musikatua eta bazkaria

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Bazkaria

13:00etan hasita poteo musikatua egingo dute Alde Zaharrean zehar. Eta hori borobiltzeko, 14:00etan bazkaria egingo dute 7 Katun bertan. Txartelak salgai daude Adaxka eta Nekane tabernetan, 6 eurotan.  7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.

Poteo musikatua eta bazkaria Zazpikatu gaztetxea

13:00etan hasita poteo musikatua egingo dute Alde Zaharrean zehar. Eta hori borobiltzeko, 14:00etan bazkaria egingo dute 7 Katun bertan. Txartelak salgai daude Adaxka eta Nekane tabernetan, 6 eurotan. 

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.


18:00

GKS-ren manifestazioa: 'Burgesiaren diktadura gelditu!'

Jesusen Bihotza plaza, Bilbo | manifestazioa

Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu leloa hautatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbaterako deitu duen Euskal Herri mailako mobilizaziorako. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

GKS-ren manifestazioa: 'Burgesiaren diktadura gelditu!' Jesusen Bihotza plaza

Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu leloa hautatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbaterako deitu duen Euskal Herri mailako mobilizaziorako. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik.


18:00

Boleros´s 4

Otxarkoagako Udaltegia, Abando - Indautxu | Kontzertuak

Betiko musika de siempre musika tradizionaleko programaren baitan:  BOLERO’S 4: Mexikoko abesti kementsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa partekatuko ditu. Urtarrilaren 29, 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian

Boleros´s 4 Otxarkoagako Udaltegia

Betiko musika de siempre musika tradizionaleko programaren baitan: 

BOLERO’S 4: Mexikoko abesti kementsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa partekatuko ditu.

  • Urtarrilaren 29, 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian

19:00

La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Kontzertuak

19:00etatik aurrera, La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah egongo dira taula gainean. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.

La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah Zazpikatu gaztetxea

19:00etatik aurrera, La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah egongo dira taula gainean.

7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.


19:00

Atxuri Kantan

Gizakundearen Eliza, Bilbo | Kontzertuak

Bi urtez dike lehorrean egon ostean urtarrilaren 29an Atxuri Kantan Gizakundearen Elizara itzuliko da. Iaz berrogeigarren urteurrena bete zuen Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta aurten 35garrena ospatuko duen Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzak, hartuko dute parte. Kontzertua 19:00etan izango da eta %60ko edukiera-muga izango du. 

Atxuri Kantan Gizakundearen Eliza

Bi urtez dike lehorrean egon ostean urtarrilaren 29an Atxuri Kantan Gizakundearen Elizara itzuliko da. Iaz berrogeigarren urteurrena bete zuen Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta aurten 35garrena ospatuko duen Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzak, hartuko dute parte.

Kontzertua 19:00etan izango da eta %60ko edukiera-muga izango du. 


19:30

La Tarara

Arriaga Antzokia, Bilbo

Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute. Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.

La Tarara Arriaga Antzokia

Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute.

  • Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.


10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).