Asteazkena, otsailak 16



19:00

Ongi Etorri Zinema: 'The chocolate case'

Hika Ateneo, Alde Zaharra | Proiekzioa

Holandako hiru kazetariren bidaia kontatzen da, korporazio handiak txokolatearen industrian haurren lanarekin amaitzeko konbentzitzeko ahaleginean. Egoerak bultzatuta haurren lanik gabe egindako txokolatezko lehen tableta sortzen dute «Tony's Chocolonely», gaur egun Holandan nagusi den txokolate marketako bat.

Ongi Etorri Zinema: 'The chocolate case' Hika Ateneo

Holandako hiru kazetariren bidaia kontatzen da, korporazio handiak txokolatearen industrian haurren lanarekin amaitzeko konbentzitzeko ahaleginean. Egoerak bultzatuta haurren lanik gabe egindako txokolatezko lehen tableta sortzen dute «Tony's Chocolonely», gaur egun Holandan nagusi den txokolate marketako bat.


19:00

'Stop balas de goma' bideo informearen aurkezpena

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Proiekzioa

Kataluniako Iridia Elkarteak osatutako bideo-informearen aurkezpena, Iñigo Cabacas Herri Ekimenaren presentziarekin. Bilbon orain 10 urte gomazko pilota baten ondorioz hilda suertatu zen Iñigoren hamargarren urteurrenaren ekimenen hasiera. Sarrera librea

'Stop balas de goma' bideo informearen aurkezpena Bira Kultur Gunea

Kataluniako Iridia Elkarteak osatutako bideo-informearen aurkezpena, Iñigo Cabacas Herri Ekimenaren presentziarekin. Bilbon orain 10 urte gomazko pilota baten ondorioz hilda suertatu zen Iñigoren hamargarren urteurrenaren ekimenen hasiera.

Sarrera librea



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.