Larunbata, maiatzak 7

11:30

Sarek antolatutako mobilizazio ibiltaria eta bazkaria

Karmela, Santutxu | Bazkaria

11:30ean Arriaga antzokitik abiatuta, presoen eskubideen aldeko mobilizazio ibiltaria egingo dute. Euskalduna zubiraino joango dira, eta berriz ere Arriagara itzuli. Ostean, Karmelan bazkaria egingo dute. Apirilaren 30era arte eman daiteke bazkarirako izena, Santutxuko leku hauetan: Bastertxun, Txikian, Herrikon eta Karmelan.

Sarek antolatutako mobilizazio ibiltaria eta bazkaria Karmela

11:30ean Arriaga antzokitik abiatuta, presoen eskubideen aldeko mobilizazio ibiltaria egingo dute. Euskalduna zubiraino joango dira, eta berriz ere Arriagara itzuli.

Ostean, Karmelan bazkaria egingo dute.

Apirilaren 30era arte eman daiteke bazkarirako izena, Santutxuko leku hauetan: Bastertxun, Txikian, Herrikon eta Karmelan.

19:00

Izarren gala: 'Emoción'

Otxarkoagako udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin. Maiatzaren 7a. 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.IZARREN GALA: “EMOCIÓN”, Luis Boyano y Karla (Galizia), David Blanco (Euskadi) y Riversso (Madril). Aurkezlea: Luis BoyanoEstreinaldia. Publiko gaztea eta heldua. Emozio zirraragarrienen magia izango da gala honen haria. Publikoa gonbidatuko du galdera hauek egitera: "Nor izan nahi duzu?"; "zikoizkeriak"; "makinek pentsamendua irakurtzen digute?"; edo "mundu paraleloak daude?". David Blancok “Oye, Siri” ikuskizuna aurkeztuko du; Riverssonek “Who” proposamena aurkeztuko du; eta Luis Boyanok eta Karlak, “La Cabina de los Espíritus” aurkeztuko dute.

Izarren gala: 'Emoción' Otxarkoagako udaltegia

Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak.

Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin.

Maiatzaren 7a. 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.
IZARREN GALA: “EMOCIÓN”, Luis Boyano y Karla (Galizia), David Blanco (Euskadi) y Riversso (Madril). Aurkezlea: Luis Boyano
Estreinaldia. Publiko gaztea eta heldua.

Emozio zirraragarrienen magia izango da gala honen haria. Publikoa gonbidatuko du galdera hauek egitera: "Nor izan nahi duzu?"; "zikoizkeriak"; "makinek pentsamendua irakurtzen digute?"; edo "mundu paraleloak daude?". David Blancok “Oye, Siri” ikuskizuna aurkeztuko du; Riverssonek “Who” proposamena aurkeztuko du; eta Luis Boyanok eta Karlak, “La Cabina de los Espíritus” aurkeztuko dute.

19:00

'Hotza'

La Fundición aretoa, Bilbo | Dantza

Maiatzaren 7an, Mizel Theret-en, Frantziako dantza garaikidearen erreferentearen, lan berriaren, "HOTZA"ren, estatu mailako estreinaldia egingo da La Fundiciónen. Theret, 80ko hamarkadan Parisen ibilbide oparoa izan ondoren, Iparraldean, Biarritzen, jarri zen bizitzen ekoizpen-lan pertsonalagoak egiteko helburuarekin. Orain, lau hamarkada jardunean egon ondoren, Bilbora itzuliko da berriz 61 urterekin, bere Trasversée konpainiarekin, “Hotza” lana antzezteko. Ikuskizun berezi honek kontenplazio barea eta gozamen patxadatsua bultzatzen du, etengabeko asaldura, zarata eta distrakzioen aurrean. Patxada, lasaitasuna eta normalean dantzan ikusten diren ez bezalako gorputzak azalduko dira agertokian bi helbururekin: bizitzako momentu guztietan dantza egitea posible dela erakustea eta, dantza akrobaziaz gain, keinuaren poesia era badela agerian uztea. “Hotza” bi soloz osatutako lana da: Theretek berak egina bata, eta Bertha Bermúdez nafarrak antzeztutakoa bestea.

'Hotza' La Fundición aretoa

17:00
14:00

2022ko Arangoitiko euskal jaia

Arangoiti, Deustualdea | Jaiak

Larunbatean hasi zen, eta asteazkenetik aurrera jarraituko du maiatzaren zortzira arte, igandea. Larunbata izango da egun nagusia, egun osoko programazioarekin. Txistulari eta gaiteroek hasiko dute eguna eta kontzertu ibiltariak itxiko du gaua.

2022ko Arangoitiko euskal jaia Arangoiti

Larunbatean hasi zen, eta asteazkenetik aurrera jarraituko du maiatzaren zortzira arte, igandea. Larunbata izango da egun nagusia, egun osoko programazioarekin. Txistulari eta gaiteroek hasiko dute eguna eta kontzertu ibiltariak itxiko du gaua.

12:00
19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena'

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena' Aire Galeria

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean).

Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan.

Aire Galeriaren ordutegia:

asteartetik ostiralera: 17:00-19:30