Euskal jaiaren baitan, harrijasotzaileak eta aizkolariak ikusteko aukera egongo da.
Larunbatean hasi zen, eta asteazkenetik aurrera jarraituko du maiatzaren zortzira arte, igandea. Larunbata izango da egun nagusia, egun osoko programazioarekin. Txistulari eta gaiteroek hasiko dute eguna eta kontzertu ibiltariak itxiko du gaua.
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30