Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, hitzaldia emango dute maiatzaren 31n (18:30ean hasita) Artxandako Anton jatetxean: Artxanda: parkea ala zabortegia? Gaiaren harira Uriolak Ekologistak Martxan taldeko Miren Basalduari eginiko elkarrizketa irakur daiteke hemen.
KAFE FILOSOFIKOA"Diruaren irakurketa historiko-filosofikoa: bimetalismotik bitcoinera". Ieray Galtzagorri.Agora Filosofia Elkarteak antolatutaSarrera librea
Gaur goizean Global Pantelaria Funts Putreak lau auzokide etxegabetu ditu San Franciscon. Horren harira prentsaurrekoa deitu du bihar AZET etxebizitza sindikatuak. 19:30ean San Francisco kaleko 45. zenbakian "karroñeroei gerra!" lelopean.
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira Ibarrekolandako jaiak. Egitarau zabala prestatu dute, hemen ikus daitekeena.