Bilboko berreginen museoak antolatzen duen lehiaketaren XIII. edizioa izango da. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hiri-paisaia margozte izango du helburu teknika librearekin. Manuel Balsa "EL Ruso" saria, akuarela onenarentzat izango da. Interesatu guztiek parte hartu ahalko dute, ume zein nagusik. Izen-ematea egun berean izango da 08.30etatik 10:00etara. Irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izateko aukera izango dute eta 1.000 euroko saria egongo da.
Azkenaldian auzoan gertatutako erasoen harira, manifestazioa deitu du Kalamiak talde feministak: "Auzoan drogatu eta bortxatzen gaituzte!Ez dira bat ezta bi azken hilabetetan heldu zaizkigun kasuak, badakigu auzoan sumisio kimioaren erabilera nabaria dela.ASKI DA! Horren aurrean autodefentsa feminista eta auzodefentsa aldarrikatzen ditugu, guztion ardura delako kaleak eta gauak espazio seguru bihurtzea! Horregatik egingo dugun mobilizazioan gurekin batzera dei egiten dizuegu, elkarrekin egoera salatzeko eta Alde Zahar feminista eraikitzeko! ZABALDU ZURE INGURUAN, EGOERA LARRIA DA ETA!"
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 5ean amaituko dira Ibarrekolandako jaiak. Egitarau zabala prestatu dute, hemen ikus daitekeena.
Omenaldi txiki bat egingo dio Pabellon 6 Versos y cartas izeneko errezitaldi potikoarekin. Ramón Barearen eskutik izango da, Ainhoa Rincon (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martínez (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmos (ahotsa eta pianoa) lagun dituela. Hiru egunetan eskainiko dira. Ekainaren 4an, larunbata, 20:00etan eta 12an eta 19an, igandea, 12:00etan. Sarreren erreserbak eskuragarri daude webgunean.