Asteartea, uztailak 12



09:37
19:00

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du. Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–. Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo. Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan. Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.



10:00
21:00

Erakusketa: Bilboko Erraldoiak

Mariaren Bihotza plaza, Bilbo | Erakusketa

Orain arte, une honetan berrikuntza integraleko prozesuan dagoen Euskal Museoan egon den “Bilboko Erraldoiak” erakusketa, aurten Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira eraman dute.  Oraingo honetan, euskal kulturaren ezaugarri diren 1980 eta 1988ko belaunaldietako pertsonaia ezagun horiek geldirik ikusiko ahal izango dira hainbat metroko sakoneran, bisitan etorri gura dutenen begiradak asetzeko. Uztailaren 1etik irailaren 11ra egongo dira bertan. Guztira, 1980ko belaunaldiko 10 erraldoik eta 1988ko belaunaldiko 6 erraldoik osatzen dute. Uztailaren 17ra arte, ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara izango da. Uztailaren 18tik irailaren 11ra arte, goizez bakarrik bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara eta asteartetik igandera. Sarrerek Berreginen Museoaren ohiko prezioa izango dute, eta bertan erosi ahal izango dira, San Frantzisko 14an, edo Aztarnategian, Mirasol kondea 2an. Erakusketarako sarrerarekin museora ere sartu ahal izango da, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da eta taldeentzat 1,5 eurokoa. Pentsiodunak, dibertsitate funtzionala dutenak, 12 urtetik beherakoak edo/eta irakasleak doan sartu ahal izango dira.

Erakusketa: Bilboko Erraldoiak Mariaren Bihotza plaza

Orain arte, une honetan berrikuntza integraleko prozesuan dagoen Euskal Museoan egon den “Bilboko Erraldoiak” erakusketa, aurten Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategira eraman dute. 

Oraingo honetan, euskal kulturaren ezaugarri diren 1980 eta 1988ko belaunaldietako pertsonaia ezagun horiek geldirik ikusiko ahal izango dira hainbat metroko sakoneran, bisitan etorri gura dutenen begiradak asetzeko. Uztailaren 1etik irailaren 11ra egongo dira bertan. Guztira, 1980ko belaunaldiko 10 erraldoik eta 1988ko belaunaldiko 6 erraldoik osatzen dute.

  • Uztailaren 17ra arte, ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara izango da.
  • Uztailaren 18tik irailaren 11ra arte, goizez bakarrik bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara eta asteartetik igandera.
  • Sarrerek Berreginen Museoaren ohiko prezioa izango dute, eta bertan erosi ahal izango dira, San Frantzisko 14an, edo Aztarnategian, Mirasol kondea 2an. Erakusketarako sarrerarekin museora ere sartu ahal izango da, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da eta taldeentzat 1,5 eurokoa. Pentsiodunak, dibertsitate funtzionala dutenak, 12 urtetik beherakoak edo/eta irakasleak doan sartu ahal izango dira.
Motak:
Guneak:

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Azaroa
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

Urte osoko agenda ikusi »»