Asteazkena, abuztuak 31



09:37
19:00

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du. Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–. Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo. Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan. Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.



20:00
22:00

'El trepa de palacio' Pabellon 6 aretoan

Pabellon 6, Deustualdea

Aste Nagusian estreinaldia dakar Pabellón 6-ek: El trepa de palacio musikala. Antonio Ugarte da protagonista. Bizkaitar morroia Madrilera iritsi da mandatuetarako mutil gisa, dantza irakasle bihurtzen da eta Fernando VII. absolutistaren konfiantzazko gizona izatera iritsiko da. Idazlea: Braulio Cortés Zuzendaria: Felipe Loza Aktoreak: Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona eta Yeray Vázquez. Sarrerak www.pabellon6.org-en daude eskuragarri.

'El trepa de palacio' Pabellon 6 aretoan Pabellon 6

Aste Nagusian estreinaldia dakar Pabellón 6-ek: El trepa de palacio musikala.

Antonio Ugarte da protagonista. Bizkaitar morroia Madrilera iritsi da mandatuetarako mutil gisa, dantza irakasle bihurtzen da eta Fernando VII. absolutistaren konfiantzazko gizona izatera iritsiko da.

Idazlea: Braulio Cortés

Zuzendaria: Felipe Loza

Aktoreak: Aitor Echarte Merino, Diego Pérez, Leire Ormazabal, Nahikari Rodríguez, Unai Elizalde Zamakona eta Yeray Vázquez.

Sarrerak www.pabellon6.org-en daude eskuragarri.