Euskararen Etxeak ondu ohi duen Hi(ZKI)bridoak kultur egitarauaren hirugarren edizioa irailaren 22an hasiko da Petti musikariak eta Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak aurkeztuko duten Frankenstein agurgarria ikuskizunarekin. Emanaldia 19:00etan abiatuko da, eta Bilboko Berreginen Museoan egingo da, Euskararen Etxean izango diren obrak tarteko.
Errekalde auzoa ezagutzeko Igor Ahedo politika zientzia irakaslea eta errekaldetarraren eskutik. Auzoaren historia eta politika uztartuz
LAS Langile Autodefentsa Sarea aurkeztuko dute ostegunean, hilak 22, 19:00etan Erronda kaleko Zirika! herri gunean. Azken hilabeteetako jarduna azaltzeaz gain, aurrera begirako erronkez hitz egingo dute, eta haiekin batera antolatzeko aukera zabalduko diete interesa dutenei. Informazio gehiago hemen: https://twitter.com/Kontseilua_Bilb/status/1569393164875698184
“Beiratu” disko berria aurkeztu du, aurtengo apirilean kaleratu zuena. Musikari autodidakta, inprobisazio zalea eta erraietatik kantatzen duena. Peruk proiektu ugari burutu ditu, Boliviako basoan grabatutako disko bat edo konfinamenduan ateratako “Nor zara zu?” lana, esate baterako. Taldean eskainiko duten kontzertua izanik, adi bizitzeko kontzertu dugu hauxe.
“Sensación Tanguera” musika eta koreografia proiektu berria da, eta Río de la Platako tangoen konpositore eta autore ezagunenak omentzen ditu, Leonardo Alonsoren moldaketa musikalekin. Genero honen lanik esanguratsuenen bilduma txukun batean zehar eramango dituzte entzuleak, melodiak eta literatura poetikoak gidatuta.
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Bilboko BBK Aretoan egingo da, irailaren 19tik 25era.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.