Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” zikloaren ikasturte berria hasteko, Bizitzaren Neurria. Un Año de Festivales aldi baterako erakusketa berriaren ezaugarriak ezagutaraziko dira irailaren 29rako antolatu duten hitzaldian. 18:00etan izango da, eta Erakusketaren komisario Itziar Martijak emango du. Bilboko Berreginen Museoak 2022-2023 eskola-ikasturteari ekingo dio, bere jarduera ezagunenetako batekin, “Artelana bere testuinguruan” zikloarekin, alegia. Ekimen horren bitartez, Itziar Martija teknikariaren eskutik, Museoko bildumako edo erakundean egiten diren aldi baterako erakusketetako hainbat pieza ezagutarazten dira, hurbiletik. Oraingoan, Bizitzaren Neurria. Un año de festivales aldi baterako erakusketa berriarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Hain zuzen, erakusketa urrian irekiko du Museoak, eta Atenasko antzinako jai-egutegiari buruzkoa izango da.
Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.