Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.
Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.
Hirugarrenez egingo dute 7 Katu Gaztetxean espetxeen aurkako tatuaien jaialdia. Azala estilo talegeroan apaintzeko aukeraz gain, kontzertuak hitzaldiak eta bestelako ekintzak egingo dituzte hiru egunetan zehar: irailak 30, urriak 1 eta urriak 2.