Osteguna, urriak 6



18:00

Sukar Horia taldea ezagutzeko bilera irekia

Karmela, Santutxu | Aurkezpena

Aurkezpen irekia egingo du Sukar Horia talde ekologistak urriaren 6an, Karmelan. Ordutegia honakoa izango da: 18:00 Taldearen aurkezpena (janariarekin eta edariarekin) 19:00 Kontzertu akustikoa: Maxala

Sukar Horia taldea ezagutzeko bilera irekia Karmela

Aurkezpen irekia egingo du Sukar Horia talde ekologistak urriaren 6an, Karmelan. Ordutegia honakoa izango da:

18:00 Taldearen aurkezpena (janariarekin eta edariarekin)

19:00 Kontzertu akustikoa: Maxala


19:00

Solokoetxeko igogailua berrirekitzeko eskatzeko kontzentrazioa

Solokoetxeko institutua, Alde Zaharra | Elkarretaratzea

Solokoetxe Irisgarria plataformak deituta, auzoko igogailua berrirekitzeko elkarretaratzea egingo dute urriaren 6an, osteguna, 19:00etan, institutuaren aldamenean.

Solokoetxeko igogailua berrirekitzeko eskatzeko kontzentrazioa Solokoetxeko institutua

Solokoetxe Irisgarria plataformak deituta, auzoko igogailua berrirekitzeko elkarretaratzea egingo dute urriaren 6an, osteguna, 19:00etan, institutuaren aldamenean.


19:00

'Zer gertatzen ari da Iranen'

Zirika! Herri Gunea, Bilbo | Hitzaldia

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak antolatuta, Iranen azkenaldian izandako gertakariak eta hijab zapiaren bueltan altxatu diren emakumeen aurrekariak eta testuingurua aztertuko du Ekialdeko Kurdistango Emakume Libreen Elkarteko Maryam Fathik. Urriaren 6an izango da, 19:00etan hasita Erronda kaleko Zirika! gunean.

'Zer gertatzen ari da Iranen' Zirika! Herri Gunea

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak antolatuta, Iranen azkenaldian izandako gertakariak eta hijab zapiaren bueltan altxatu diren emakumeen aurrekariak eta testuingurua aztertuko du Ekialdeko Kurdistango Emakume Libreen Elkarteko Maryam Fathik.

Urriaren 6an izango da, 19:00etan hasita Erronda kaleko Zirika! gunean.



18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 



19:00
14:00

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan

Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean), Alde Zaharra | Hitzaldia

Somera kaleko lokalean hainbat hitzordu egongo dira aste honetan zehar, eta permakulturari, elikadura subirautzari zein ekologismo integralari buruz jardungo dute horietan.

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean)

Somera kaleko lokalean hainbat hitzordu egongo dira aste honetan zehar, eta permakulturari, elikadura subirautzari zein ekologismo integralari buruz jardungo dute horietan.