Osteguna, urriak 13



19:00

Solokoetxeko igogailua berrireki dezaten eskatzeko kontzentrazioa

Unamuno plaza, Alde Zaharra | Elkarretaratzea

Solokoetxe Irisgarria plataformak beste elkarretaratze bat deitu du auzoa Alde Zaharrarekin lotzen duen igogailua berriro ireki dezatela eskatzeko. Urriaren 13an izango da, 19:00etan Unamuno plazan.

Solokoetxeko igogailua berrireki dezaten eskatzeko kontzentrazioa Unamuno plaza

Solokoetxe Irisgarria plataformak beste elkarretaratze bat deitu du auzoa Alde Zaharrarekin lotzen duen igogailua berriro ireki dezatela eskatzeko.

Urriaren 13an izango da, 19:00etan Unamuno plazan.


19:00

'Dekolonialismoa, begiradak'

Alternatibaren egoitzan, Bilbo | Hitzaldia

Juan Sebastian Elkano euskal marinelaren bidaiaren bosgarren mendeurrena gogoratzen den urtemugan, eta hispanitatearena deritzon egunaren ostean, Alternatibak hitzaldia egingo du Bilboko bere egoitzan, urriaren 13an, Dekolonialismoaren inguruko begiradak aztertzeko. Horretarako, batetik, Axier Lopez kazetaria eta Gure heroiak (Argia, 2022) liburuaren egilea arituko da hizlari. Eta, harekin batera, Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume arrazializatu eta migratuen sareko kideak hartuko du hitza.Axier Lopezek bere liburu berrian aztertutako “Euskal Herriko kolonialisten historia” bat abiapuntu, garaiko gertaeren inguruan ditugun balizko ardurak eta hausnarketak plazaratuko ditu, esaterako egungo kale izendegiari begira. Era berean, Black Lives Matter bezalako olatuek ekarritako ondorioak ere izango ditu aztergai.Luciana Alfarok, berriz, dekolonialismoaren ikuspegi zabalagoa jorratuko du, besteak beste, kolonialismoak gorputzetan, emakumeengan, edota pertsona migratu eta arrazializatuengan dituzten ondorioak jarriko ditu mahai gainean.

'Dekolonialismoa, begiradak' Alternatibaren egoitzan

Juan Sebastian Elkano euskal marinelaren bidaiaren bosgarren mendeurrena gogoratzen den urtemugan, eta hispanitatearena deritzon egunaren ostean, Alternatibak hitzaldia egingo du Bilboko bere egoitzan, urriaren 13an, Dekolonialismoaren inguruko begiradak aztertzeko. Horretarako, batetik, Axier Lopez kazetaria eta Gure heroiak (Argia, 2022) liburuaren egilea arituko da hizlari. Eta, harekin batera, Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume arrazializatu eta migratuen sareko kideak hartuko du hitza.

Axier Lopezek bere liburu berrian aztertutako “Euskal Herriko kolonialisten historia” bat abiapuntu, garaiko gertaeren inguruan ditugun balizko ardurak eta hausnarketak plazaratuko ditu, esaterako egungo kale izendegiari begira. Era berean, Black Lives Matter bezalako olatuek ekarritako ondorioak ere izango ditu aztergai.

Luciana Alfarok, berriz, dekolonialismoaren ikuspegi zabalagoa jorratuko du, besteak beste, kolonialismoak gorputzetan, emakumeengan, edota pertsona migratu eta arrazializatuengan dituzten ondorioak jarriko ditu mahai gainean.


20:00

Bingoz bingo

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Bingo

Yogurinha Borova eta Aurori Badiola bueltan daude. Bingoa euskaraz. Betiko musika entzun, barrez hil eta sariak irabazi.5€ laguntza

Bingoz bingo Bira Kultur Gunea

Yogurinha Borova eta Aurori Badiola bueltan daude. Bingoa euskaraz. Betiko musika entzun, barrez hil eta sariak irabazi.
5€ laguntza


20:00

Aferak bertso dinamikako lehenengo saioa

Deustuko Herriko taberna, Deustualdea | Bertso Saioa

Elorri Bertso Eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak antolatutako Aferak bertso dinamika bueltan da.  Lehenengo saioa urriaren 13an izango da, 20:00etan hasita, eta honako bertsolari hauek arituko dira: Aner Peritz, Irantzu Idoate, Enare Muniategi eta Peru Irastorza.

Aferak bertso dinamikako lehenengo saioa Deustuko Herriko taberna

Elorri Bertso Eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak antolatutako Aferak bertso dinamika bueltan da. 

Lehenengo saioa urriaren 13an izango da, 20:00etan hasita, eta honako bertsolari hauek arituko dira: Aner Peritz, Irantzu Idoate, Enare Muniategi eta Peru Irastorza.



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.